Arratsaldeko 17:30ean hamar autobus irten ziren Euskal Herritik, baina horietatik zortzi behintzat Biriatun geldiarazi zituen Guardia Zibilak, ordu eta erdiz. Nortasun agiriak eskatu zizkieten, eta kontrolak iraun bitartean jarrera «probokatzailea» erakutsi zuten gelditutako autobusetako jendearekin. Azkenean, aurrera egiten utzi zieten denei. Bordeleko autobideko obrek ere atzeratu dute autobusen iritsiera ordua. Gainera, Poliziak eskoltatuta sartu beharko dute Estrasburgora. Goizeko hamaiketan 20 bat kilometro falta zitzaizkien Europako Parlamentura iristeko.
Joseba Alvarez Batasuneko kideak Berria.info-ri telefono bidez Estrasburgotik jakinarazi dionez, eztabaida amaitu ostean Parlamentuaren kanpoan dagoen jendea giro lasaian dago. Dena prest dute ekitaldia egiteko baina autobusen zain daude. Eztabaida amaitu ostean egin behar zuen ekitaldia Batasunka baina euskal herritarrez betetetako autobusak berandutu egin dira. Izan ere, atzo Biriatun geldiarazi zituzten asko. 10:30 inguruan ailegatuko dira Estrasburgora eta orduan hasiko da ekitaldia Joseba Alvarezek Berria.info-ri azaldu dionez.
Poliziak eskoltatuta sartuko dira Estrasburgon Euskal Herritik joandako autobusak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu