Greba orokorraren harira Polizia izaten ari den jarrera salatu du ezker abertzaleak. Ohar baten bidez, salatu du "jarrera probokatzailea" izaten ari direla poliziak. Bereziki hartu dute gogoan Xuban Nafarrate gazteak jasotako "jipoia". Ezker abertzaleak elkartasuna agertu die Nafarrateri eta gaur Poliziaren bortizkeria jasan duten guztiei. Jarrera aldatzeko eskatu die Poliziaren arduradunei.
Poliziaren "jarrera probokatzailea" salatu du ezker abertzaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu