'Pozik' hartu arren, Auzitegi Nazionalaren erabakia 'eskasa' da Alternatibarentzat

2013ko uztailaren 30a
15:49
Entzun

Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak adierazi du Auzitegi Nazionalaren erabakia "guztiz eskasa" dela: "Pertsona hauek prozesutik kanpo daudelako pozik gauden arren, oraindik ere, elkartzeko eskubidea zein adierazpen askatasuna bezalako oinarrizko eskubideak jazartzen dituen epaiketa da hau, politika egitea delitu bakartzat duten pertsonen kontra egiten duena". Auzitegi Nazionalaren erabakiak ezin duela "espainiar justiziak daraman atzerapen administratiboa ahaztarazi" azpimarratu du Matutek, haren ustez "horrelako epaiketak lehen mailako arazoak [zurikeria, merkatuei men egitea, demokraziaren ahultasuna, eta abar] estaltzeko ahalegin batean ke laino bezala" erabiltzen baitira.

Alternatibako bozeramailearen ustez, epaiketak "deskonposizio prozesuan dagoen eredu demokratikoaren tik autoritarioak dira, milaka pertsonen eskubideak murriztuko dituen estatu ikuspegi bat ezarri ez ezik, euskal gizartearen zati handi bat kriminalizatu nahi duena". Zentzu horretan, Matutek "prozesu politiko horien amaiera eta indargabetzea" eskatu du, "inputatu guztiak askatasunaren kontrako erasoetatik libre bizi daitezen".  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.