Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPren lehendakari Carlos Iturgaizek esan duenez EBBren erabakia EBBko buru Josu Jon Imaz eta GBBko buru Joseba Egibarren arteko "botere borroka"-ren ondorioa da, eta ez Batasunak politikan parte ez hartzearen nahiaren ondorioa.
Izan ere, Iturgaizek prentsa ohar batean jakinarazi duenez, "Arzallusen jarraitzailea aukeratzerakoan ireki ziren zauriek" hor jarraitzen dute, eta horiexen ondorioa da atzoko erabakia.
"Imazek Batasuna eta ETArekin komunikazio bideak irekita ditu, eta Otegikrekin orain gutxi egin duen bilerak hori argi uzten du" dio Iturgaizek.
PP: "EBBren erabakia ez da Batasuna errefusatzeko; Imaz- Egibar pultsu bat izan da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu