PPk Bilboko zein Madrilgo manifestazioak bertan behera uzteko eskatu du

2007ko urtarrilaren 12a
12:18
Entzun
Barajasko atentatuaren harira bihar Bilbon eta Madrilen egitekoak diren manifestazioak bertan behera uzteko eskatu du PPk, eta ez batean ez bestean ez dela izango berretsi du. PPk zabaldu duen idatziaren harira, "terrorismoaren kontrako politiko garbia" zehaztea da une honetan lehentasuna, eta uste du manifestazio horiek ez dutela lehentasun hori betetzen.

Antolatzaileek aldaketa PPk parte har dezan

PPk Madrilgo manifestazioan parte har dezan leloa aldatu dute gaur goizean deitzaileek -Ekuadorko etorkinen elkarteek, eta UGT eta CCOO sindikatuek-, PPk erabakia publiko egin baino 40 bat minutu lehenago. Hain zuzen ere, Bakearen alde, terrorismoaren aurka hasierako leloari Bizitzaren eta askatasunaren alde eranstea erabaki dute, PPren inguruko sektoreek eskatu bezala. Azkenean, ordea, aldaketa hori ere ez du onartu eskuineko alderdiak.

PPkerabaki hori hartu duela eta, herritarrei parte hartzeko dei berezia egin die PSOEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.