PPk gaur Arrasateko udalbatzarrean ETAren agiria gaitzesteko eskatuko du, "EAJren pausoak azkartzeko"

2008ko apirilaren 3a
13:34
Entzun
Udalbatzarra egingo dute gaur Arrasaten (Gipuzkoa), eta PPk jakinarazi du udal alderdiei ETAren azkeneko agiria gaitzesteko eskatuko diela, "hartara EAJren pausoak azkartzeko". ETA gaitzetsi ezean, EAE-ANVk ordezkariak dituen erakunde eta udaletxeetan mozioak aurkeztuko dituela iragarri zuen atzo EAJk, erakunde armatuak bere azken agirian "militante sozialista guztien kontra egin duen mehatxua" dela-eta.

PPk zinegotzi bat dauka Arrasaten, eta gaitzespen oharra aurkeztuko du gaur, Maria Jose Usandizaga Gipuzkoako PPko presidenteak esan duenez.

ETAk martxoaren 7an han Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi izandakoa hil zuenetik lehen udalbatzarra izango dute gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.