PPk helegitea sartuko du, Eusko Legebiltzarrak lege proposamena onartuz gero

2008ko maiatzaren 29a
14:02
Entzun
Mariano Raxoi PPko presidenteak gaur iragarri du bere alderdiak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztuko duela Eusko Legebiltzarrean galdeketarako lege proposamena onartzen bada.

"Ibarretxeren proposamena, [Espainiako] subiranotasun nazionalaren bukaera da eta, beraz, Espainiako Konstituzioaren bukaera", esan du Raxoik. Hala, galdeketa egitea galarazi nahi du PPk.

"Arazoa ez da euskal herritarren erabaki eskubidea, Ibarretxek planteatu duen moduan. Arazoa da hark ez duela nahi herri osoari dagokion gai batean gainontzeko espainiarrok ere erabakitzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.