PPk "koherente" izateko eskatu dio EAJri, Cabacasen heriotzaren gaineko ikerketa "amaieraraino" eramateko

2013ko apirilaren 9a
15:57
Entzun

Nerea Llanos PPko Bizkaiko idazkari nagusiak ohar baten bidez "agudo" jokatzeko deia egin dio EAJri, eta Iñigo Cabacas gaztearen heriotzaren gaineko ikerketa "amaieraraino" eramateko.

Gainera, Llanosek Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren agerraldia eskatu du, eta azalpenak eskatu dizkio. PPk jakin nahi du "erantzukizunak garbitzeko barne ikerketaren bat martxan jarri ote duen".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.