PPko Gipuzkoako hautagai nagusiek "herritarrekiko konpromisoa" erakutsi dute gaur goizean Donostiako Kontxa hondartzan bainua hartuta. Gaztelaniazko mezua eta hitz jokoa erabili dute (mojarse=busti edo konpromisoa hartu), eta telebistako kameren eta argazkilarien aurrean uretara sartu dira Arantza Quiroga, Borja Semper eta Ramon Gomez. Arropa erantzi gabe bainatu dira, ura 10,5 gradutan zela.
"Ekitaldi ikusgarria" egingo zutela iragarria zuen PPk. Nos mojamos por ti lelopean (Zuregatik bustitzen gara / zuregatik konpromisoa hartzen dugu) uretara sartu aurretik Quirogak hitzaldi laburra egin du, eta azaldu du "herritarrekiko konpromisoa agerian utzi" nahi dutela.
"Jendeagatik bustitzen gara/konpromisoa hartzen dugu, oraintxe bertan zailtasunetan direnengatik, beren lanpostua galduko duten beldurra edota dagoeneko galdu dutenengatik", azaldu du Gipuzkoako zerrendaburu eskuindarrak.
PPko Gipuzkoako hautagaiek "herritarrekiko konpromisoa" erakutsi dute Donostiako Kontxan bainua hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu