Prentsaurrekoan lekukotasuna ematera zihoan Unai Fano atxilotu egin du Guardia Zibilak, eta lasterrera aske utzi

2007ko otsailaren 1a
13:13
Entzun
Entzunketak eta jarraipena salatzeko prentsaurrekoan bere lekukotasuna ematera zihoan gaur goizean Unai Fano hernaniarra, A-8 autobidean, Aritzeta parean, Guardia Zibilak atxilotu duenean.

Gara.net-ek zabaldu duenez, Aritzeta parera iritsi denean, Guardia Zibilaren bostpasei ibilgailuk inguratu dute Fanorena, eta aterarazi ostean, lurrera bota, eskuburdinak jarri eta eraman egin dute.

Batasuneko negoziazio taldearen aholkularia da Fano, etaindar politiko horretako iturriek agertu dutenez, ordu eta erdi inguruz eduki dute atxikita guardia zibilek. Ondoren aske utzi dute, "nahastu" egin direla esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.