Bilboko Alde Zaharrean eta Areatzan ageri ziren euskal presoen aldeko pankarta, kartel eta argazkiak kendu egin dituzte gaur goizean. Bilboko Udaleko garbiketa zerbitzuetako langileak aritu dira zeregin horretan, Ertzaintzak lagunduta.
Lekukoek Europapress albiste agentziari agertu dioetenez, goizeko zortziak inguruan ekin diote lan horri, Alde Zaharreko Unamuno plazan eta inguruetan, eta ondoren, Areatzan ere bai. Hain zuzen ere, Alde Zaharra eta Areatza dira Bilboko Aste Nagusiko jaigune garrantzitsuena.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaetik adierazi dute, jaiak direlako ez diotela lan hori egiteari utziko. Nolanahi ere, "segurtasun arazorik ez sortzeko eta jaian ez eragiteko" unerik aproposena topatuko dutela ziurtatu dute.
Presoen aldeko kartel eta pankartak kendu dituzte jaigunetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu