2009an Bilboko Aste Nagusian euskal presoen argazkiak erakusteagatik itxita zegoen kasu bat berriro irekitzeko agindu du gaur Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Joan den uztailaren 11n itxi zuen kasua, argazkiak jarri zituzten denak identifikatu gabe zeudela iritzita.
Dignidad y Justicia elkarteak auzia artxibatzearen kontrako helegitea jarri zuen, identifikatutako lagun denak Morenok ez zituela deitu argudiatuta.
Xabat Moran, Joana Castresana, Irati Sienra, Irati Quetzal, Ane Muguruza eta Gaizka Artorkizaga deituko ditu orain epaileak deklaratzera.