Presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak Usurbildik

2009ko abuztuaren 1a
17:46
Entzun
Gaur 8:00etan Usurbilko kaleetatik (Gipuzkoa) euskal presoen argazkiak kendu ditu Ertzaintzak. Hormetan zeuden ehunka irudi eta presoekin lotutako paperak kendu, lurrean botata utzi eta alde egin dute ertzainek, lekukoen arabera.

Herenegun, duela 24 urte margotu zuten murala ezabatu zuten ertzainek Usurbildik.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren aginduz, presoen argazkiak kentzen ari da Ertzaintza, irudiok "terrorismoa goresten" dutelakoan. Martxoan hasi zen, aurreko Jaurlaritzarekin; orduan Arrasaten (Gipuzkoa) erretiratu zituzten. Nafarroako Gobernuak Guardia Zibilari, Espainiako Poliziari eta foruzainei ere presoen argazkiak kentzeko agindu die.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.