Hainbat preso eta iheslari ohik deituta, Amnistiaren bidean, preso eta iheslariak etxera lelopeko manifestazioa izango da gaur Donostian (13:30, Bulebarra).
14:00etan beste bat hasiko da handik, Errepresaliatu gaixoak kalera! Amnistia osoa! lelopean, AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta. Askatasunaren Bidean batzarrak bat egin du azken deialdi horrekin.