Arabako ahaldun nagusi Ramon Rabanerak"Ibarretxe plana aurrera eramateko Araba ez dezatela kontuan hartu" gogorarazi dio EAEko lehendakariari, "arabarrok Gernikako Estatutuarekin jarraituko dugulako". Correo taldeko egunkariek kaleratu duten filtrazioa "egiazkoa bada, zentzugabekeriaz betea dago, Euskal Herriko, Espainiako eta Europako errealitateekin bat ez datorrena".
Rabaneraren arabera, "arabarrok, beste euskaldun askok bezala, ez dugu bat egiten Ibarretxeren nahiarekin", eta proposamen horrek ekar ditzaken ondorioez ere hitz egin du. "Euskadiko orainarekin eta etorkizunarekin jolasean ari da, eta ez zaio Gernikako Estatutuak lortu zuen babesari gerturatu ere egiten. Atzerapausu bat da, eta guk ez dugu babestuko".
Proposamena aurrera eramateko "Araba kontuan ez hartzeko" eskatu dio Rabanerak Ibarretxeri
"Plana atzerapausu bat da, eta guk ez dugu babestuko" adierazi du Arabako ahaldun nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu