Espainiao Auzitegi Konstituzionalaren legeztatzea jaso —ekainaren 20an— eta hurrengo egunean bertan esan zuen Sortuk "berehala" ekingo ziola prozesu eratzaileari. Horrek ezker abertzaleko alderdiaren oinarri ideologikoak, ildo politikoa, antolakuntza eredua zein komunikazio politika eztabaidatu eta erabakitzea izango du helburu. Prozesua azaroan amaitzea espero dute, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratzen ez badira behintzat —2013ko otsailean edo martxoan tokatzen dira berez—. Bozak aurreratuko balira, hauteskundeen ondoren itxiko luke Sortuk prozesua.
Prozesu eratzailea azaroan bukatzeko asmoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu