Konponbide prozesua izan da Nekane Erauskin Ezker Abertzalea taldearen bozeramaileak Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko saioan egin duen hitzaldiaren ardatza. Ibilbide horren gainbegirada egitean gertakari positiboak eta negatiboak izan direla agertu du. Azkenaldian "negatiboak" ari direla nagusitzen ohartarazi du, eta Espainako Gobernua eta PSOE direla horren errudun.
Urrats positiboen artean PSE-EEko buruzagiak Batasunekoekin batzartzea, eta batik bat, Zapatero Espainiako Gobernuburuak euskal herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko aukera izango dutela adieraztea nabarmendu ditu Erauskinek. Gertakari negatibo nagusiak, berriz, Batasuna oraindik legez kanpoko izatea eta errepresioak indarrean irautea lirateke. Errepresioari dagokionez, abuztuaren 7tik gose greban dagoen Iñaki de Juana preso politikoaren egoera bereziki salatu du Erauskinek. Era berean, negatibotzat dauka Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazka aintzat ez hartzea.
Funtsean, prozesuan alde negatiboak nagusitzen ari direla esan du Ezker Abertzalea taldearen bozeramaileak, eta horren errudun zein diren ere argi du: Espainiako Gobernua eta PSOE. Ildo horretatik, galdera zehatz bat egin dio Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiari: prozesua "trabatzen" jarraituko duten edo elkarrizketarako bideak jartzen hasiko diren.
Hala ere, Erauskinen kritikak ez dira sozialistentzat bakarrik izan. Aitzitik, Ibarretxelehendakariari erdigune politikoa bereganatzea egotzi dio.
Prozesuan "alde negatiboa" ari dela nagusitzen ohartarazi du Ezker Abertzaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu