Prozesuaren alde PPk baino gutxiago egiten duela erakutsi nahian ote dabilen galdetu dio Jaurlaritzak PSOEri
Kritiko agertu da Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramailea PSOEk PPri aurre egiteko plazaratutako bideoarekin. Izan ere, PPk prozesuarekin jarrera makurra duela erakusteko bideo horren beharrik ez dagoela iritzi dio Azkaratek, eta zalantza agertu du sozialisten helburua ez ote den adieraztea PP baino gutxiago egiten ari direla prozesuaren alde. "Ez dakit jarrera horren atzean ez ote dagoen PPk bere garaian egin zuena baino gutxiago egiten ari direla erakusteko gogoa, hain justu, denok esaten dugunean prozesuak aurrera egin dezan ausardia behar dugula, tinko aurrera egitea, eta inoiz ez gutxiago egitea gehiago baizik", esan du Jaurlaritzako bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu