Prozesuaren izaera bera dagoela jokoan uste du Barrenak

2006ko urriaren 27a
18:21
Entzun
Une honetan prozesua eteteko aukerak "kezka berezia" sortzen diola Batasunari adierazi du Pernando Barrena mahaikideak, prozesuaren izaera bera dagoelako jokoan. "Une honetan, ez baita desadostasun baten inguruan sortutako krisia, gai baten inguruan jarrera kontrajarriak daudelako sortutakoa, baizik eta prozesu politikoaren izaera bera dago jokoan: zertarako den eta zertarako ez", esan du Arrasaten (Gipuzkoa), presoekin elkartasunez gose greban diren Debagoieneko bizilagunei bisita egin ondoren.

Espainiako Gobernuaren eta PSOEren jarreran auzi politikoa albora utzi eta ETAren desarmera mugatzeko tentazioa sumatzen du Barrrenak, eta bide horretatik prozesuak ez duela aurrera egingo ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak