Ricardo Gatzagaetxebarria Jaurlaritzako Ogasun sailburuarekin egin dute goizean bilera sozialistek. "Etengabeak" izaten ari dira bi alderdien arteko harremanak aurrekontuen gainean. Jose Antonio Pastor eledunak esandakoaren arabera. "Ondo betetzen ari dira" PSE-EEk EAJrekin egindako akordioak arlo ekonomiko, fiskal eta sozialean.
"Orrazten" ari dira hainbat xehetasun, oinarrizko zerbitzuei dagokienez. Asteazkenean erabakiko dute Jaurlaritzaren gaineko aurrekontuen proposamenaren inguruan.