PSE-EEk dio EAJ "prepotente" ari dela jokatzen Gipuzkoan

2007ko ekainaren 21a
13:36
Entzun
Miguel Buen PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak EAJ kritikatu du, "ez duelako aitortu sozialistak izan direla Gipuzkoako irabazleak hauteskundeetan". Haren ustez, EAJk ez die "beste aukerarik" ematen negoziatzeko, "ezikusiarena egiten ari baita, prepotente jokatzen ari baita". Jeltzaleek jarrera horregatik ordaindu egingo dutela esan du Buenek.

PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak adierazi du EAJri Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako "hitzarmen globala" aurkeztu ziotela, "baina haien erantzuna, Araban hirukoaren alde egitea izan da eta Gipuzkoan EArekin egotearen alde".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.