PSE-EEko Bizkaiko idazkari Jose Antonio Pastorrek esan duenez, beraiek ez dira bihar Navalen defentsako manifestaziora joango. Gainera PPk eta EAJk "lotsagabe eta hipokriaz" jokatu dutela salatu du.
Navaleko langileen "kezka eta angustia" beraiek ere badutela esan du, eta arazoa konpontzeko ahaleginak egiten ari direla azpimarratu du.
PPk, EAJk eta Batasunak "frente antisozialista" sortu dutela salatu du, hauteskunde helburuekin.
PSE-EEko exekutibako koordinatzaile Rodolfo Ares ere prentsaurrean azaldu da Pastorrekin batera, eta hark esan duenez, Navalen lehenego helburua bete da: lan karga izatea.
PSE-EEk ez dela biharko manifestaziora joango jakinarazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu