PSE-EEk ukatu egin du bake prozesua lantzen ari dela

2009ko martxoaren 9a
16:12
Entzun
EAJk gaur hala iradoki arren -Iñigo Urkulluk eta Joseba Egibarrek-, PSE-EEk ukatu egin du Batasunarekin edo ingurukoekin hitz egiten ari dela beste bake prozesu bat lantzeko asmoz. Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak agertu du ez dagoela halakorik, eta "terrorismoaren aurka fronte guztietan" egiteko jarrera dutela adierazi du, "baita politikan ere".

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen iritziz, "funtsik gabekoa" da EAJk gaur esan duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.