PSE-EEren arabera, "probokazioa" litzateke Batasunak joatea erabakitzea

2007ko urtarrilaren 12a
19:04
Entzun
Ibarretxen biharko manifestazioaren leloa aldatu eta ETAri indarkeriaren amaiera exijitzen diogu gehitu arren Batasunak joatea erabakiko balu, "probokazio hutsa" litzatekeela uste du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak. Lopezen arabera, Batasunak hamahiru egun eduki ditu Barajasko atentatua gaitzesteko eta ETAri indarkeria behin betiko utz dezala eskatzeko, eta ez du halakorik egin. Ondorioz, biharko leloa duen manifestazioarekin bat-egitea probokazio gisa baino ezin da ulertu PSE-EEko buruzagiaren iduriko.

Nolanahi ere, manifestazioaren inguruan sortu den ika-mikaren errua ez dio Batasunari soilik egotzi, baizik eta lehendabiziko akatsa Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak egin zuela esan du Lopezek, hain justu, "lelo anbiguoegia" aukeratu zuelako, "Batasunaren parte-hartzea ahalbidetzeko modua". Atzo leloa aldatu izanak Ibarretxe oker aritu dela frogatzen du PSE-EEko buruzagiaren iduriko.

Bake prozesua "hautsita" dagoela azpimarratu du, eta ETAk su-etenari sinesgarritasuna erabat galarazi diola. Ondorioz, berriro prozesu bat abiatzekotan "beste oinarri batzuekin" izan beharko duela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.