PSE eta Batasunaren arteko bilerari buruz txostena osatzeko eskatu dio Poliziari Fiskaltzak

2006ko uztailaren 4a
17:00
Entzun
España y Libertada eta Dignidad y Justicia elkarteek jarri dituten salaketen harira, ostegunean PSEko buruzagiek Batasunekoekin egingo duten bilerari buruz txostena osa dezatela eskatuk die Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak segurtasun indarrei.

Baltasor Garzon epaileak premiazko prozeduraz helarazi dizkio bi salaketak Fiskaltzari. España y Libertad elkarteak aurkeztutakoa ez dela aintzat hartzekoa iritzi dio Fiskaltzak, hain justu, elkarte hori ez delako parte Batasunaren aurkako auzian. Dignidad y Justicia elkartea, ordea, auzi horretan pertsonatuta dago. Bestelako iritzirik eman aurretik segurtasun indarren txostena aztertu nahi du Fiskaltzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.