PSEk “abertzaleek koalizio handia” sor dezaketen “susmoa” dauka

2007ko abenduaren 20a
13:35
Entzun
Alderdi abertzaleak 18/98 auziari buruz kritikak egin dituztela-eta, Jose Antonio Pastor PSE-EEren legebiltzarkideak esan du “[Espainiako] Auzitegi Nazionalaren epaia erabilita abertzaleek koalizio handia” sor dezaketen “susmoa” daukala. “Argudio biktimista gisa erabiliko lukete, eta hor eroso aritzen dira abertzaleak”.

PSE-EEk “errespetu osoz” hartu du auzitegiaren erabakia, eta “babestu” egin du. “Alderdi abertzaleek, ordea, prentsaurrekoa antolatu dute, legalak eta ilegalak bildu dira, zigortu egin dituzten pertsona batzuen ustezko eskubideak defenditzeko, eta deialdia hain azkar egitea harritzekoa da”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.