PSEk ofizialki lehendakarigai izendatu du Mendia

2016ko martxoaren 12a
15:44
Entzun

PSE-EEko idazkari nagusia izango da alderdi horretako hautagaia Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Bilbon eginiko ekitaldi batean izendatu dute ofizialki. Mendiak esan du EAJk, EH Bilduk eta Ahal Dugu-k "aliatza hirukoitz nazionalista" osatzen dutela, eta horiei aurre egitera deitu du.

Bereziki Ahal Dugu-ren aurka egin du:"Politika berriak diskurtso nazionalista zaharrari heltzen dio, independentismoaren mezu zaharretara deituz". EAJ, EH Bildu eta Ahal Dugu "zatitzeko daude batuta, baztertzeko daude elkartuta, bandera handi batekin herritarren arazoak estaliz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.