Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak gaur adierazi du "positiboa" dela hainbat eragilek larunbatean Gernika-Lumon aurkeztutako akordioa. "Hala ere, oraindik pausoak ematea falta da; adibidez, terrorismoaren gaitzespen irmoa egin beharra du Batasunak". Orobat, ETAri armak behin betiko uzteko eskatu behar zaioa azaldu du.
Gernikako hitzarmena sinatu dutenek ETAri eskaerak egin dizkiote. Honela dio lehen puntuak: "ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa aldarrikatzea, jarduera armatua behin betiko uzteko borondatearen erakusle gisa".
PSNk akordio hori "errespetu handiarekin" ikusten duela dio Jimenezek, "aurrerapen oro ondo ikusi behar delako".
PSNk dio "positiboa" dela Gernikako akordioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu