Aberri Egunaren ondorena

PSOE PPrekiko itunetik "askatzea" ezinbestekoa dela uste du EB-IUk

2004ko apirilaren 12a
16:55
Entzun
PSOE euskal gizartearentzat sinesgarri izan dadin PPrekin hitzartu zuen Terrorismoaren Aurkako Itunetik "askatzea" ezinbestekoa dela iritzi dio Mikel Arana EB-IUko lehendakaritzako bozeramaileak.

Aranak esan du PSOEk azken urteetan PPren ildo bereko politika egin duela: "Batzuetan PPri eskua emanda, eta beste batzuetan haren itzalean", adierazi du. Sozialistek PPri emandako babes horrek askatasunen murriztea eragin duela iruditzen zaio Aranari, "guztion askatsunak, ez bakarrik auzi nazionalari dagokionean, baizik eta baita ere, gizarte arazoei dagokienean".

Hori dela eta, PPrekiko hitzarmena alboratzeko eskaera oinarrizkoa dela uste du EB-IUko buruzagiak: "PSOEk atzera egin behar du gauza askotan beste indar politikoentzat sinesgarri izan nahi badu, urte asko baitaramatzagu beste era bateko politika egin dezan eskatzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.