PSOE-ren proposamena

2005eko maiatzaren 17a
19:49
Entzun
Zazpi puntu ditu PSOEk proposatu eta PP ez beste talde guztiek babestuko duten ebazpenak. Hona mami nagusia:

Indarkeria: «Indarkeria terrorista» moralaren ikuspegitik onartezina eta demokraziarekin bateraezina da.

Negoziazioa: «Sinetsita gaude Zuzenbide Estatuak indarra eta nagusitasuna erakutsi diola terrorismoari. ETAri patu bakarra geratzen zaio: desegin eta armak utzi. Hau da euskal gizartearen exijentzia, eta baita Diputatuen Kongresuko talde parlamentario guztien jarrera ere. Horregatik, eta sinetsita gaudenez politikak lagun dezakeela eta lagundu behar duela indarkeria amaitzen, zera berresten dugu: elkarrizketaren bidez indarkeria amaitzeko baldintza egokiak baldin badaude, horren oinarrian indarkeria amaitzeko borondatea argia baldin badago, eta uste oso horretara heltzeko zalantzarik gabeko jarrerak agertzen baldin badituzte, sostengua adierazten diegu Estatuko aginte eskudunen eta indarkeria uztea erabakitzen dutenen arteko elkarrizketa prozesuei, betiere errespetatuz honako printzipio demokratiko alboraezina: auzi politikoak herri borondatearen ordezkari zilegien bitartez baino ez dira konpontzen. Indarkeriak ez du prezio politikorik, eta demokrazia espainiarrak ez du sekula indarkeriaren xantaia onartuko».

Alderdien batasuna: «Alderdi politikoen arteko batasun demokratikoa» beharrezkoa da eta, beraz, «terrorismoa bukatzeko politikak» eztabaida politikotik kanpo gelditu behar dute.

Biktimak: «Terrorismoaren biktimei elkartasuna adierazten diegu», eta «prest gaude Espainiako gizartearen aitortza eta arreta jaso dezaten».

Polizia: «Estatuko Segurtasun Indar guztiei sostengua ematen jarraituko dugu: Guardia Zibilari, Polizia Nazionalari eta Ertzaintzari (...)».

Nazioartea: Nazioarteko lankidetza «ezinbesteko» da indarkeria deuseztatzeko.

Zuhurtasuna: «Espainiako gizarteak zuhurtasunez eta moderazioz erantzun die eraso terroristei. (...) Jarrera fanatiko, intolerante eta biolentoak desagerrarazteko lan egiteko dei egiten dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.