Jose Blanco PSOEren Antolakuntza idazkariak esan du ez dutela Nafarroa Bai koalizioarekin "inolako hitzarmenik" egingo, baldin eta NaBaik Iruñeko Udalean, PSNrekin ez ezik, EAE-ANVrekin ere akordioa lortzen badu Uxue Barkosek Alkatetza lortzeko.
NaBaik, PSNk eta EAE-ANVk bat egin beharko lukete Iruñean UPNk ez hartzeko Alkatetza. PSOEk ez du halakorik nahi, gaur Blancok adierazi duenez. Prest daude NaBairekin akordioak egiteko, "alderdi demokratikoa delako". Iruñeko EAE-ANV ere legezko alderdia da, Espainiako auzitegiek erabaki duten bezala.
PSOEk dio ez dutela NaBairekin bat egingo, honek Iruñean EAE-ANVrekin akordioa egiten badu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu