EAEko lehendakariorde Idoia Zenarruzabeitiak PSOEk PPrekin duen ituna "berrindartu " izana gogor kritikatu du. Zenarruzabeitiaren hitzetan paktu antiterrorista "iraganeko instrumentu" bat da eta "hau hasi berri duen etapa al den?" galdetu dio alderdi sozialistari.
ETBri eskainiriko elkarrizketan Zenarruzabeitiak "Aznar eta Mayor Orejaren" itzala "luzea" dela azpimarratu du, zeren eta "batzarraren aurretik PSEko partaideek ituneko hitzaurrea kendu behar zela esan bazuten ere akordioa berrindartu baino ez baitute egin".Lehendakari ordeak Mayor Orejak 2000. urtean eginiko adierazpenak gogoratu ditu, orduko hartan alderdi popularreko parlamenatariak "Ituna ETAren aurkakoa baino nazionalismo demokratikoaren eta euskalerakundeen aurkakoa" zela adierazi zuen.
Honekin batera Zenarruzabeitiak biltzarrean HZren zerrendaren inguruan "zerbait adostuko zutela" arbuiatu die PP eta PSOEri. Lehendakariak zehaztu duenez, "Alderdi sozialista epaileen esku gelditu beharra zeukan zerbait zela esatetik, Batasunaren amarrua dela adieraztera pasa direlako".
PSOEk PPrekin duen ituna "berrindartu" izana kritikatu du Zenarruzabeitiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu