Irudi bitxia gertatu da gaur Madrilen, Espainiako Kongresuan, Gobernuaren kontrolerako lehen saioan: PSOEko eta PPko parlamentariak elkarri txaloka aritu dira gaurko atentatuaz hitz egin dutenean.
Mariano Raxoi PPko presidentea, Josep Antoni Duran Lleida CiUko eta Josu Erkoreka EAJko bozemaraileak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari galderak egitekoak ziren, uraz, justiziaz eta Playa de Bakio ontziaren bahiketaz hurrenez hurren, baina ez dituzte egin. Horren ordez, ETAren kontra babesa agertu diote Gobernuari.
Zapaterok eskertu egin die hori, eta "hiltzaileen" kontra "gogor" ariko direla esan du. Une horretan Raxoik, Soraya Saenz de Santamaria PPko bozeramaileak eta alderdi horretako hainbat parlamentarik txaloak jo dizkiote. Angel Acebes PPko idazkari nagusia ez zegoen Kongresuan.
Aurretik, PSOEko legebiltzarkide batzuek jo dizkiote txaloak Raxoiri; besteak beste, Jose Blanco Antolakuntza idazkariak.
PSOEkoak eta PPkoak elkarri txaloka Kongresuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu