Puntu berdinketan zer?

2010eko ekainaren 24a
09:23
Entzun
Lehen fasea amaitzean multzoetan selekzio batzuk puntuetan berdinduta geratu eta final-zortzirenetara pasatzeko kasuan, FIFAren araudiaren arabera hauek dira irizpideak, hurrenez hurren:



- 1. Puntuetan berdindutako selekzioen aldeko eta kontrako golen aldea, lehen faseko partida denak kontuan hartuta.

- 2. Hor berdinduta baleude, horietako selekzio bakoitzak aurreneko fasean orotara sartutako gol kopurua izango da bigarren irizpidea.

- 3. Berdinketa kasuan inplikatuta dauden selekzioen arteko partidetako puntuak.

- 4. Inplikatutako taldeen arteko partidetako golen aldea.

- 5. Inplikatutako taldeen arteko partidetako gol kopurua.

- 6. FIFAren zozketa litzateke azkeneko irizpidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.