Rafa Diez LABeko idazkari nagusia kritiko azaldu da gaur EAE-ANVren eta ASren zerrenden balizko inpugnazioak direla eta ez direla. "Hemen kutsatuta dauden bakarrak [Espainiako] Gobernua, PSOE eta legez kanporatzearen errezeta zaharraren aldeko apustua egiten dutenak dira", esan du Gasteizen, Langileen Eguneko manifestazioaren aurretik. "Etengabeko jazarpen politiko hau bukatu beharra dago".
"Konponbide demokratikoaren arora" begira jauzi egiteko eskatu dio Diezek PSOEri.
Rafa Diez: "Kutsatuta dauden bakarrak Gobernua eta PSOE dira"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu