Enekoitz Esnaola BERRIA.INFOko erredaktoreak Ramon Etxezarreta Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohiari uztarria.com-eko bere blogean galdetu dio ea zer iruditzen zaion atzo Patxi Lopezek indarkeria-euskarari buruz esandakoa ("[ETAren] Bortizkeriaren bukaerak gauzak erraztuko dizkio euskalgintzari", "[Indarkeriaren bukaeraren ondoren] Euskarak bat egingo du behin betiko askatasunarekin".
Erantzun dio Etxezarretak: "Bortizkeriarik ezak guztioi eta guztiari egiten dio mesede. Jende askoren aurrean euskalgintzak askoz ere irudi hobea izango du eta 'euskalgintzaren etsaiek' aitzakia bat gutxiago. Euskaltzingaren baitan, beste alor guztietan bezala, debate guztiak libreago izango dira, euskara, gaztelera eta beste guztiak bezalaxe".
Ramon Etxezarreta: "Euskaltzingan debateak libreago izango dira bortizkeriarik gabe"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu