Raxoi: "ETAk desagertu egin behar du, eta hori ez da gertatu"

2006ko martxoaren 22a
14:47
Entzun
PPko idazkari Nagusi Mariano Raxoiren iritzian, "ETAk desagertu egin behar du, eta hori ez da gertatu". Gainera, ETAk ez duela "barkamenik eskatu eta ezta damurik agertu ere" azpimarratu du. "Betiko helburua dute, eta betiko baldintzak jartzen jarraitzen dute".

Bestalde, "ekintza terroristen aurrean inongo prezio politikorik" ez dela ordaindu behar esan du ozen, "hori, helburu politikoak lortzeko borroka armatua erabiltzeari zilegitasuna ematea bailitzake".

"Zuzenbide estatuak bere betebeharrekin jarraitu behar du, bai, segurtasun indarrek, bai botere judizialak, eta baita kartzela politikak ere".

Amaitzeko, PSOEri dei egin dio Raxoik. "PP prest dago terrorismoarekin amaitzeko Espainiako Gobernuarekin elkarlana egiteko". Hori "PP-PSOE itunaren baitan egin beharko litzateke", PPren iritzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.