Raxoik dio hautagaitzarik bozkatuena errespetatu egin behar dela

2007ko maiatzaren 28a
18:37
Entzun
Mariano Raxoi Espainiako PPren presidenteak gaur esan du hautagaitzarik bozkatuena errespetatu egin behar dela eta honek izan behar duela tokian-tokian gobernua eratzeko ardura. Bere proposamena "Espainia osorako" dela azpimarratu du Raxoik; esaterako, Kanariar Irletarako -Juan Fernando Lopez Aguilar PSOEko kideak irabazi ditu bozak- eta Nafarroarako. Hain zuzen, UPNk irabazi ditu Nafarroako Legebiltzarrerako hauteskundeak, baina ez du CDNrekin gobernu osorik izango.

"Zentzuzko eta arrazoizko" gobernuak eratu nahi ditu Raxoik, "edukien gainean" egindakoak. Nafarroan, "beti gertatu den bezala", UPNk edo PSNk gobernatu behar dute, haren ustez. "kasu honetan UPNk, nafarren gehiengoak hala nahi izan duelako".

Asteazkenean Espainiako Kongresuan saioa izango dute, eta Raxoik aurreratu du Nafarroako hauteskundeetako emaitzez galdetuko diola Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteari. Hasiera batean, Espainian azken egunetan izandako uholdeez galdetzeko asmoa zeukan PPren buruak, baina itauna aldatu egin du atzoko emaitzak jakin eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.