Espainiako Gobernurako presidentziarako hautagai Mariano Raxoik "lasaitasuna, irmotasuna eta determinazioa" eskatu du gaurko ekintzen aurrean, eta "terroristek" ez dietela espainiarrei irabaziko eta "zigorra" izango dutela nabarmendu.
PPko Madrileko egoitza nagusian irakurritako adierazpen instituzionalak dioenez, "Espainia doluz jantzita dago" gaurko atentatuaren ondoren, eta "terrorista hiltzaileek sufrimendua eta heriotza" eragin dutela. "Ezberdintasun guztiak alde batera uzteko garaia da eta espainiar guztien borondatea batzeko unea da", adierazi du Raxoik.
Adierazpena irakurri ondoren, Raxoik esan du Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiarekin hitz egin duela, baina ez du elkarrizketa horren zehaztasunik eman.
Erreakzioak
Raxoik lasaitasuna eskatu du eta "terroristek" ez dietela espainiarrei irabaziko nabarmendu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu