Mariano Raxoi Espainiako PPren presidentea ez da gustura geratu Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuaren presidentearen adierazpenarekin, "ez delako argia izan", eta hari exijitu dio "ETArekin negoziatuko duen edo ez" adierazteko. ETAren kontrako politika "aldatzeko" eskatu dio Raxoik eta "anbiguotasunik ez" izateko. Zuzenbide Estatuaren "bitarteko denak" erabili behar direla uste du PPren buruak, "ETA garaitzeko".
Gasteizen egin ditu adierazpenok Raxoik, EAEko PPren zuzendaritzarekin egindako bileraren ostean.
PPk dagoeneko egin dizkio proposamenak Espainiako Gobernuari: Iñaki de Juana presoa eta Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia kartzelara sar ditzala, eta EAE-ANV legez kanpo uzteko eskaera egin dezala.
Raxoiren ustez, Zapateroren adierazpena "ez da argia" izan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu