Espainiako Auzitegi Nazionalak Zaine Rekondo, Gorka Diez Ulzurrun eta Eder Ariz nafarrei kartzela zigorrak
jarri dizkie ETArekin zerikusia dutelakoan, Askatasunak adierazi duenez.
Guardia Zibilak atxilotu zituen hirurak, 2005ean. Inkomunikazio garaian "tratu txarrak eta torturak" salatu
zituzten eta, Askatasunak dioenez, "Auzitegi Nazionalak torturaren bidez lortutako adierazpenak erabili ditu
haiek zigortzeko".
Rekondori urtebete eta hiru hilabeteko kartzela zigorra jarri dio, ETAri laguntzeko saioa egitea leporatuta. Diez Ulzurruni sei urtekoa, ETAko kidea izatea egotzita. Eta Ariz bost urtekoa, ETArekin kolaboratzeagatik.
Askatasunak manifestaziora deitu du 8/97ren sumarioa eta biak salatzeko. Larunbatean izango da ekimena, Iruñean, 19:00etan, autobusen geltokitik hasita.
Rekondo, Diez Ulzurrun eta Arizi kartzela zigorrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu