Rojo aukeratu dute berriro Senatuko presidente

2008ko apirilaren 1a
12:05
Entzun
Javier Rojo (PSOE) hautatu dute berriz ere Espainiako Senatuko presidente, gaurko lehen bozketan gehiengo osoa lortu ondotik. 253 botoetatik 134 bildu ditu -264 senatari dira-. 2004tik aurten arte izan da Senatuko buru hura.

Rojo izan da presidente izateko hautagai bakarra gaur. PPk ez du aurkeztu inor.

117 boto txurizkoak izan dira, eta beste bi baliogabeak -Joan Lerma PSOEko kidearen alde egin dute, baina hau ez zen hautagai-.

Iruñean jaio zen Rojo, 1949an. 1976an UGTn sartu zen, eta handik urtebetera PSEn. Arabako sozialisten buruetakoa izan da urteetan; 2000n kasu, Arabako PSE-EEren idazkari nagusi hautatu zuten. Hainbat kargu instituzionaletan egon izan da Euskal Autonomia Erkidegoan: Araban diputatu, Gasteizen zinegotzi, Eusko Legebiltzarrean parlamentario... 1982an Espainiako Kongresuko diputatu aukeratu zuten, 1986an eta 1989an ere bai. 1993an, berriz, lehen aldiz senatari; 1996an, 2000n, 2004an eta 2008an ere aukeratu zuten senatari izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.