Ekonomian katedraduna eta jurisprudentzian lizentziaduna, Professore deitzen diote haren aldekoek, eta gaitzesleek, berriz, Mortadella txerrikia egiten den herrian jaio zelako (Scandiano, 1939). Zergen saihesteari aurre egingo ziola eta ekonomia sustatzeko neurriak hartuko zituela egin zuen zin kargua hartzerakoan. Europazale amorratua da, eta Europako Batasunean Italiaren presentzia sendotzeko ahalegina egingo zuela ere esan zuen.
Lehen aldiz gobernuan egon ondoren, -1996-1998-, Europako Batzordeko presidentetzarako hautagaitza prestatu zuen, eta Jacques Santer ordezkatu zuen 1999ko maiatzean. Europan egon zen bost urtez, eta EBko instituzioak eraldatzen egin zuen lan, baita hainbat estaturi EBrako bidea irekitzen ere. Euroaren sarreraren eta Konstituzioaren alde egin izan du beti.
Romano Prodi: 'professore' batzuentzat, 'mortadella' besteentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu