Rubalcabak berriro esan du ETAren indarkeria aroa luzea izango dela

2008ko ekainaren 9a
12:11
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak orain dela aste batzuk esandakoa esan du berriro gaur, ETAk El Correo egunkariaren kontra igande goizean atentatua egin ondoren: "ETAren indarkeria aroa luzea izango da. Izan ere, [erakunde armatuak] su-etena hausten duenean, ez daki nora joan, eta bonbak ipintzen konpontzen du hori. Indarkeria aro luzerako prestatu behar dugu".

Asteburuko atentatua Bizkaia komandoak egin duela uste du Rubalcabak, eta talde horrek "gizarteko arlo guztien kontra" egiten duela azpimarratu du.

ETA barruan "su-etenaren haustura moduaz desadostasunak" egon daitezkeela adierazi du Barne ministroak, "eta baliteke mundu horretako askok indarkeria utzi nahi izatea. Hori elikatu behar dugu guk".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.