AEBetako The New York Times egunkariak plazaratutako elkarrizketa batean, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak esan du "ETArekin su-eten sinesgarririk berriro ez" dela egongo. "Su-etena ematen duten hurrengoan denek esango dute 'su-eten bat, Barajaskoa bezalakoa'. Hitza jan dute, engainatu egin gaituzte", azpimarratu du.
ETAk Madrilgo atentatua zergatik egin zuen inork ez dakiela erantsi du Espainiako Barne ministroak, Batasunak ere ez duela ulertzen. "Bere adar politikoa ere engainatu du ETAk. Bagenekien tentsioak zeudela ETAren eta Batasunaren artean, baina hau ezustekoa izan da. Aurreikusiezina zen horrelako zerbait", azpimarratu du.
Rubalcabak dio "ETArekin su-eten sinesgarririk berriro ez" dela egongo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu