Rubalcabak uste du bonba-furgoneta "Frantziatik" eraman dutela etakideek

2009ko uztailaren 29a
19:46
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak adierazi du euren ustez ETAk "Frantziatik" eraman duela Burgosera bonba-furgoneta, han prestatuta, Burgosko matrikula plaka jarri diola eta ondoren lehertu duela.

Guardia Zibilak dio furgonetak hamalau ordu egin dituela euren kuartelaren aurrean. Atzo, susmagarritzat jo eta datuen begira ibili ziren, baina ibilgailua Burgosko bizilagun batena zela pentsatu zuten, matrikulako zenbakia bera zelako, baita furgonetako marka eta eredua ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.