Sabotajeak egin dituzte Frantziako Abiadura Handiko Trenaren ibilbidean

2007ko azaroaren 21a
16:06
Entzun
Frantziako Poliziak jakinarazi duenez, ezezagunek "une berean" hainbat sabotaje egin dituzte gaur Frantzian Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbidean. Paris-Estrasburgo, Paris-Le Mans, Paris-Lille-Brusela-Londres eta Paris-Lyon-Marseilla ibilbideetan egin dituzte erasoak.

Suteak eragin dituzte erasotzaileek, eta tren batzuen bidaiak bertan behera utzi behar izan dituzte.



Dominique Bussereau Garraio estatu idazkariak erasoak "larriak" direla esan du, "gaitzesteko modukoak". CGT sindikatuak ere salatu egin ditu ekintzak, "onartezinak baitira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.