Igor Angulo eta Roberto Sainz presoak sakabanaketa politikoaren ondorioz hil dira AB, Aralar eta Zutik alderdien iduriko. Horregatik, politika hori bertan behera uztearen alde mozioak aurkeztuko dituzte Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan eta Ipar Euskal Herriko instituzioetan.
"Nork esan du azken mila egunetan indarkeriak ez duela heriotzarik eragin? Espetxeetan bi preso politiko hil dira astebetean, lau azken bi urteotan, eta 13 1985az geroztik", nabarmendu du Aralarreko kide Xabier Sarasuak. Elkartasuna eta doluminak adierazi nahi izan dizkiete Anguloren zein Sainzen senideei.
lldo horretatik, heriotza horien inguruan Jaurlaritzak sentiberatasunik gabe jokatu duela iritzi diote hiru alderdi horietako ordezkariek, hain zuzen ere, omenaldiak eta manifestazioak debekatu dituelako eta Ertzaintzak indarrez eragotzi dituelako.
Heriotza espetxean
Sakabanaketa amaieraren aldeko mozioak aurkeztu dituzte ABk, Aralarrek eta Zutik-ek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu