Sakanan datorren urtean egingo dute galdeketa

2016ko maiatzaren 21a
15:39
Entzun

Sakanan egin zuten independentziari buruzko aurreneko herri galdeketa, duela bi urte. Etxarri-Aranatzen egin zuten orduan. Aurten Bakaikuko herritarrek hartuko dute hitza, eta gaur jakinarazi dute, datorren urtean eskualdeko gainerako herrietan ere galdeketa egingo dutela.

Lakuntzan egin duten agerraldian jakinarazi dute ekimenaren berri: "Herritarron garaia da eta erabakiaren aroan guztiz murgildurik gaude". Beraz, herritarren ekimenez egingo duten galdeketarako, herritarren laguntza eskatu dute: "Hau guztia, martxan jartzeko ezinbestekoa da norbanakoen parte-hartzea, norbanakoen gogoa, norbanakoen konpromisoa... ahalduntze demokratikoan gutako bakoitza protagonista izan behar delako, ez dezatela erabaki guregatik". Horregatik, batzarretara joateko deia egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.