San Mames Barria egiteko akordioa aurki izango dela iragarri du Urgellek

2010eko otsailaren 23a
12:20
Entzun
Metroari buruzkoa bakarrik ez, San Mames Barria egiteko akordioa ere aurki lortuko dutela jakinarazi du Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Haren arabera, "hari mutur batzuk" soilik falta dira ituna ixteko. "Oso-oso gutxi barru iragarriko dugu akordioa". Futbol zelai berriari diru laguntza ematearen truke, Eusko Jaurlaritzak baldintza jarri zuen zelaiak erabilera publikoa izan behar duela. Urgellen hitzetan, hori ahalik eta egokien egiteko ari dira elkarrizketetan.

San Mames bai, baina Urdaibain Guggenheim museoa egiteko garaian adostasuna lortu ezinik dabiltza Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Diputazioa. Lopezen gobernuak gogoeta egitea beharrezko jotzen du, eta zalantza du museoa denik Urdaibai biziberritzeko giltza. "Ez dut uste museo bat denik soluzio bakarra eskualde hartarako helburu denarekin". Nolanahi ere, eztabaidarako prest dago Kultura sailburua. "Lanean ari gara akordioaren oinarri izan daitezkeen ekimen batzuk prestatzen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.